XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Europa-zaarrean, alegia erri-istoriek alkantzatzen eztituzten aintxiñetan' bazirala, Europan, zenbat Erri' ainbat izkuntza bereizi; baiña Erri oik eta oien izkuntza bereizi oik, beste Erri batzuen egitez edo indarrez' menderatuak eta aienatuak izan zirala.

Baiña (eta au da miragarria) itzulipurditze orokar eta izugarri orrek' Erri bat eta izkuntza bat bizirik eta zutirik utzi bear izan zituala: Euskalerria' eta euskera.

Gertaera sinisgaitz orrek jartzen ditu, munduko jakintsuak, gure Erri eta gure euskerari begira, eta euskaldunoi deika, alegia, gure izkuntza maitagarri oneri eutsiteko otoizka.

Dei orreri erantzunez, eta nere itzalditxo au bukatzeko' ona emen bi itz:, Euskaldun maiteok, eta bereziki Eibartar kutunok: Irakurri dézue, noski, Gran Via errebistan (n. 140), L. Mitxelena euskaltzaiñak, oraintsu, euskerari buruz, agertu duan idazki irakasgarria.

An ikusiko dezue, jakintsu guziak euskaldunoi zuzentzen dizkiguten erregu eta suspertze itzak.

Ez dézagula, dirauskigute, baztertzen, lenbizi, eta gero iltzen utzi euskera, geure gurasoek eutsi eta belaunetik-belaunera erentziz utzi diguten balio aundiko ondoriotasun ori.

Ogeigarren sigloko euskaldunok eztégula, dirauskue, geure aurrai erentzi eder ori ukatzeko eskubiderik; ori egitea' ondamendi izugarrizko bat litzatekeala, ez euskaldunontzako bakarrik, baita sortzaldeko Europa guziaren kulturarentzako ere.